|
Euskal Herriko Aurrezki Kutxak |
|
Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak ostalaritza-sektoreari buruzko azterketa kaleratu berri du.
Txostenaren helburua honako hau da: ostalaritzak nazioartean, estatuan, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan azkenaldian izandako bilakaera, egungo egoera eta potentzialtasuna jasotzea. Azterketak, bestalde, 1998an sukaldaritza-sektorean egindakoa eguneratu du. Batetik, jatetxe-adarrak, edari-establezimenduak eta catering-zerbitzuen eta jantoki kolektiboen hornikuntza jasotzen ditu, eta bestetik, aurrekoak osatzeko, ostatuari loturiko jarduera eransten die, ostalaritza-sektorea osorik jorratzeko.
|