consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
consultorio
seminario

lan_erreforma_puntu_nagusiak

newsletter-aren merkaturatzea

Deskontua, enpresan likidezia lortzeko formula

Deskontua, enpresan likidezia lortzeko formula

Gure negoziotik epeka saltzen dugunean, gure finantza-erakundearekin tratua egin eta finantza-erakundeak kredituaren zenbatekoa epemuga heldu aurretik ematea gure eskura dugun aukeretako bat da, enpresan likidezia lortu eta horrela kobrantza-unea aurreratu ahal izateko.

Bankuan 60 eguneko epemugarekin zor-agiria aurkeztu duen enpresaren kasua izango litzateke. Finantziazio modu hori erabiliz, kreditu-erakundearekin zor-agiriko zenbatekoa aurreratzea negoziatzeko aukera izaten da. Erakundeak, bere aldetik, aurreratuko diruaren egunengatik interesa kobratuko digu eta gero erakundea bera arduratuko da zenbatekoa gure bezeroari kobratzeaz.

Epe motzerako finantzazio modu interesgarri bat da; normalean, salmentak eskura kobratzen ez dituzten enpresa txiki eta ertainek erabiltzen dute eta finantza-erakundeek zerbitzu modura eskaini ohi dute.

Finantzazio modu horren definizioak dioenez, kontratu mota horren bidez bankuak edo kutxak hirugarrengo baten aurrean duen kreditu baten zenbatekoa, oraindik epea amaitu gabe duena, aurreratzen dio bere bezeroari, eta trukean kreditu hori –amaiera onik ezean– erakundeari lagatzen zaio, aldez aurretik erakunde horrek aurrerapenaren unetik kredituaren epemugara bitarteko denborari dagokion interesa kenduz.

Amaiera onik ezean klausularen ondorioz, finantza-erakundeak efektuaren (zor-agiria, txekea,…) lagatzaileari emandako aurrerapena baldintza erabakigarri bati loturik egongo da; izan ere, hirugarren zordun horrek (gure bezeroa) finantza-erakundeari epemugaren egunerako ordaintzen ez badio (amaiera onik izaten ez badu, alegia) deskontatutako kreditua, kreditu-erakundeak lagatzailearen aurka egiteko eskubidea izaten du, eta lagatzaileari lagatako kredituaren nominala bere kontuan zordundu eta berehala ordaintzeko eskatuko dio.

Merkataritza-deskontuak bi motatakoak izaten dira: 

  1. Soila edo noiz-nolakoa: efektu baten (zor-agiriak, letrak,…) edo efektu bat baino gehiagoren deskontua negoziatzen da, baina modu bakan edo bakartuan.
  2. Deskontu-lerroa: eragiketa etengabe eta errepikakor hau, merkataritza dokumentuen arrisku- edo negoziazio-poliza sinatzean datza, erakundeak gehienez ere onartuko duena mugatuz.

Deskontu-lerroa emateko, finantza-erakundeek aldez aurretik bezeroaren merkataritza-arriskua aztertu eta deskontatu beharreko efektuen gehienezko muga edo kopurua eta deskontu-lerroa aldian behin berritzeko baldintzak ezarri ohi dituzte.

Deskonta daitezkeen dokumentuak

  • Balio betearazlea duten dokumentuen deskontua (letrak, zor-agiriak,…). Horiek izaten dira ohikoenak.
  • Ordainagirien deskontuak.
  • Zor-aitorpenak.
  • Lan-ziurtagiriak (lanen bat edo zerbitzuren bat egin zaien erakunde publikoek edo enpresek eginiko dokumentuak).

Deskontu-eragiketaren kostu ohikoenak:

Interesak: bezeroari efektua ordaintzen zaion egunetik (hau da, enpresak dirua eskura izan dezakeen unetik), efektuaren mugaegunera arteko denboragatik. 

Komisioa: kobrantza-kudeaketa zerbitzuaren ordaina eta interesaren finantza-gastu gehigarriaren zati bat hartzen ditu. Deskontu-lerroa irekitzerakoan, azterketa-komisioa ere kobratzen da, muga modura jarritako zenbatekoaren gaineko ehuneko bat.

Itzultze-gastuak: gastu hori ordainketa egiten ez denean agertzen da. Lehenago aipatu dugun bezala, deskontu-eragiketak amaiera onik ezean mamitzen dira. Hots, finantza-erakundeak ez du bere gain hartzen deskontatutako efektua ez ordaintzearen arriskua, eta gure bezeroak ordaintzen ez badu, gure gain hartu beharko dugu ez ordaindu izanaren kostua.

Timbrea: egintza juridiko dokumentatuek zenbait efektutan (zor-agiriak, kanbio-letrak) sorrarazten duten zergaren kostuari dagokion gastua da. Letrak duen zenbateko nominalaren gainean kalkulatzen da. Efektua aginduari ez modura egin bada, aipaturiko zerga ez da ezarriko.

Banku-jardueran, deskontu-kontratua bankuko kontu korrontearekin loturik burutu ohi da, eta kontu korronte hori, kontratu bidezko bestelako negozio juridiko autonomoen –horien artean deskontu-kontratuaren– kontratu arauemaile edo prestatze-kontratutzat hartzen da.

Merkataritza-deskontuaren onurak 

  • Finantziazio-modu eskuragarria da enpresa txiki eta ertainentzat, horietako askok paper komertziala sortzen baitute beren jardueran. 
  • Enpresen zirkulatzailea finantzatzeko balio izaten du.
  • Polizaren epea mugagabea denean, behin negoziatzen dugun eta enpresak behar duen denboran eskura izan dezakegun baliabide bat da.

Merkataritza-deskontuaren alde txarrak

  • Gehiegizko finantzazioaren arriskuak. Ondo aipatu izan den bezala zorroko efektuen zenbatekoak handiak badira, deskontuan zailago izaten da finantza-baliabideak negozioaren benetako premiei egokitzea. Horrela, 10.000 euroko ordainketak egin behar badira eta zorroan 30.000 euroko zor-agiri bat besterik ez badago, behar den baino zenbateko handiagoko deskontura jo beharko da.
  • Kostua. Eragiketaren benetako kostua hartu behar da kontuan. Interes-tasaz gain, banku-komisioak ere kontuan hartu behar dira.
  • Etengabeko kontrola. Deskontuak, jasotako efektuen eta horien egoeraren (sarrera-data, bezeroa, epemuga, efektu mota, faktura zenbakia, deskontu-data eta erakundea) etengabeko jarraipena egitea eskatzen du, bai eta deskontu-lerroa ireki den finantza-erakundearekin pilatutako arriskuaren etengabeko jarraipena ere.

[itzuli]

 
eta gainera...

Euskadin eta Nafarroan zerga ordainketa nola geratzen den erreforma fiskalaren ondoren

Gehiago irakurri...
 

Deskontua, enpresan likidezia lortzeko formula

Gehiago irakurri...
 

Nola aurreztu prezio-konparatzaileei esker (lehen zatia)

Gehiago irakurri...
 

Nabigatzaile aldatzea, abantailak?

Gehiago irakurri...
 

marketing_euskera
atencion_publico_euskera2

nuestros_clientes2_e