400 Muralismo


400 Muralismo
Miguel Atutxa eta Iciar Nietorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bi ekintzaile hauek 400 Muralismo enpresaren bazkide sortzaileak dira. Enpresa honek edozein formatu eta materialez egindako mural apaingarriak egiten dituzte.
Zer eskaintzen du zuen enpresak?.
400 Muralismo formatu handiko diseinu eta pintura lanak egiten dituen enpresa da. Lokal komertzial edo jatetxe arrunt batetik hasi, eta aisia edo eta kirola, etab.-erako instalakuntza handietaraino. Ibilgailuak eta garraio elementu flotak be apaintzen ditugu. Adibide bezala, egindako lanen artean Matutanoren kamioak flota margotu dugu. Lan honek erronka itzela suposatu digu, bezeroak jarritako baldintzetako bat enpresaren funtzionamendua eta jarduera ez etetea izan baitzen.
Zer dela eta erabaki zenuten negozio hau martxan jartzea?.
Bi bazkideok daukagu diseinu eta pinturarekiko zaletasuna, gazte gaztetatik. Hori dela eta, gure zaletasun edo hobby hau aukera profesional bilakatzeko aukera planteatu genuen. Gainera, gaur egun joera nabarmena dago elementu ezberdinak pertsonalizatzeko, bizikleta kasko batetik hasita, lokal komertzial bateraino.
Nola ezagutu zenuten eta zergatik jo zenuten GAZTEMPRESAra?.
Hainbat urte dira Euskadiko Kutxaren bezero naizela, eta eurengandik jaso nuen Gaztempresa eta Bultz-Lanen berri. Esan beharra dago ideia hau garatzen hasi ginenetik beti gure alboan izan ditugula, batez era negozioa martxan jartzeko prozesuan aholkularitza lanak egiten eta diru-laguntzak lortzeko laguntza ematen.
Nola baloratzen duzue Euskadiko Kutxaren CONSULTING-PRO zerbitzua?.
Balorazio baikorra egiten dugu, oso hurbil sentitu dugulako eta arazo edo zalantzaren bat izan dugun guztietan oso erantzun azkarra eman digulako.
Zer moduz doakizue eta zer aurreikuspen daukazue etorkizunera begira?.
Urte bat eskas daramagu eta hasierak beti dira zailak. Datorren urtera begira, itxaroten dugu orokorrean dena errazagoa izatea, alde batetik lehen urtean zehar egindako hutsegiteak zuzenduz, eta bestetik otu zaizkigun ideia berriak martxan jarriz.
400 Muralismo
+646 841 598 - 650 704 165
C/Telletxe, 10 GETXO (BIZKAIA)








