consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
consultorio
seminario

lan_erreforma_puntu_nagusiak

newsletter-aren merkaturatzea

Inbertsiorako Finantza Laguntzak - AFI 2012

Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza-eta turismo-sektoreetan.

SPRI S.A.k edo Kreditu Ofizialeko Institutuak hitzarmenak sinatuko ditu finantza erakunde zenbaitekin eta horiekin formalizatu beharko dira operazioak.

Industria Sektorea

1.- Negozio-bolumenari dagokionez, jarduera nagusitzat ondorengo hauetako bat duten enpresak: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura duten enpresak eta informazio eta komunikazio gizartearen arloarekin lotutakoak.

2.- Jende¬arentzat zuzenean bideratutako merkataritza-jarduera oso murritza izango da, enpresako xede sozialaren eta negozio-bolumenaren araberakoa.

3.- Mantentze eta Konponketa Tailerrak ere sartuko dira sektore honetan.

Merkataritza Sektorea

1.- Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat merkataritza jardueran aritzen diren enpresak.

2.- Merkataritza-jardueratzat hauxe joko da: merkatuan eskuragarri jartzea helburu horrekin eskuratu diren produktu eta salgaiak, haietan aldaketa nabarmenik egin gabe; azken kontsumorako ondasunen salmen¬ta, baldin eta ekoizleek, artisauek edo industrialek egindakoa bada eta ondasun horiek produkzio eta merkaturatze prozesuetan erabiltzeko ez badira, ezta hirugarrenenei zerbitzua emateko ere.

Turismo Sektorea

1.- Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat turismoan aritzen diren enpresak.

2.- Jatetxeak ez dira sartuko sektore honetan.

3.- Turismo-jardueratzat joko dira tokian tokiko turismoko lurralde bulegoek halakotzat hartzen dituztenak.

 

[itzuli]

 

 

 
eta gainera...

Euskadin eta Nafarroan zerga ordainketa nola geratzen den erreforma fiskalaren ondoren

Gehiago irakurri...
 

Deskontua, enpresan likidezia lortzeko formula

Gehiago irakurri...
 

Nola aurreztu prezio-konparatzaileei esker (lehen zatia)

Gehiago irakurri...
 

Nabigatzaile aldatzea, abantailak?

Gehiago irakurri...
 

marketing_euskera
atencion_publico_euskera2

nuestros_clientes2_e