consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
consultorio
seminario

lan_erreforma_puntu_nagusiak

newsletter-aren merkaturatzea

SegurosNegozio txikiak: nola irten krisitik onik

Enpresen ikuspuntutik, krisi-garai honek erabakiak hartzera behartzen ditu. Horrelako uneetan, hau pentsatu ohi da lehenbizi: nola bota lasta eta nola txikitu gastuak, lasaitasun ekonomikoa izateko eta zailtasunak gainditzeko. Jakina, murrizketa hori funtsezkoak ez diren gauzetan egiten bada, ...

 

ez du eragin handirik, eta ez da positiboa. Dena den, kontuan izan behar dugu, eta artaziak gehiegi ez erabili; helburua ez da murrizketak egitea, egoera berrietara egokitzea baino.

Ez dugu ahaztu behar, negozioak iraungo badu, bere jarduera garatzeko ahalmenaren mendean dagoela. Ezin ditugu ukitu jarduera hori ahuldu dezaketen alderdi garrantzitsuak; izan ere, epe luzera, horrek galbidea dakar.

Artikulu honetan, zenbait aztarna emango dizugu, bai salmenta-kopurua handitzeko, bai gastuak murriztuz aurrezteko. Lehenengo eta behin, Javier Panzanok bere IDEOBLOGIA blogean idatzitako sarrera interesgarria irakurtzea gomendatzen dizuegu. Hartan, REVISIÓN INTERIOR izeneko blogean ikusitako LIDERA metodoari buruz hitz egiten digu, fabula txiki baten bitartez. Hemen duzue esteka:

Fakturazioa handitzeko neurriak klasikoak izan daitezke, baina, hala ere, eraginkorrak dira. Kasu honetan, neurri hauek izango ditugu hizpide, besteak beste: teknologia berriak erabiltzea; produktu esklusiboak negoziatzea; finantziazio-baldintzak hobetzea; lanbiderako gaituta dauden langileak izatea (adeitasuna, zerbitzua, ezagutza teknikoak, etab.); etxez etxeko banaketa-zerbitzua ematea; eta komunikazio-estrategia egokia denboran zehar mantentzea. Alegia, saltoki txikiek ondo ezagutzen dituzten ekintzak, bezeroen beharrei aurrea hartzeko ahalmena eta jarrera indartzeko, haien itxaropenak ase eta, ahal dela, gainditze aldera.

Hala ere, esan behar da neurri horiek ez dituztela merkataritza txikiaren arazo partikularrak konpontzen, enpresa guztien arazoak baizik. Hori dela eta, saltoki txikiek, unitate baten gisa jardunez, beren lehiaketa-abantailak asmatu beharko dituzte; akordioak egin beharko dituzte ostalaritza-establezimenduekin, parking-enpresekin, haurtzaindegiekin eta abarrekin. Jakina, desberdin egin beharko da leku bakoitzean.

Jardunbide onen zenbait adibide

Easycut: nola lortu negoziorako likidezia

Easycut low-cost ile-apaindegien kateak taloi batzuk sortu zituen 2009an: easyCheck-ak. Haien bidez, beren zerbitzuak eskaintzen dituzte, 12 taloiko taloitegietan. Horrenbestez, bezeroek prezio hobea lortzen dute, eta enpresak aurrez kobratzen du beste modu batean zenbait hilabetetan zehar kobratuko lukeen dirua. Gainera, taloitegiei esker, bezeroek maizago erabiltzen dituzte katearen zerbitzuak, eta bezero berriak erakartzen dira Taloitegia erosi eta zerbitzuak merkeago lortzen badituzte, sarriago joaten dira ile-apaindegira. Gainera, taloiak lagunei eta senideei oparitzeko aukera dago, eta horri esker, bezero-kopurua handitu egiten da.

 

Blendtec: imajinaziozko eta kostu txikiko publizitatea egitea, salmentak handitzeko

Aspertu arte entzun dugu Internetek komunikazioa demokratizatzen duela. Handiek eta txikiek aukera berberak izan ditzaketela... Ez da erabat egia. Enpresa handiek aplikazio bereziak agintzen dituzte zenbait ekintzatarako (jokoak erabiltzaileekin, sustapenak, etab.); emaitza handiak lortzen dira aplikazio horiei esker, baina dirutza balio dute. Baliabide gutxiago izanda, enpresa handiekin lehiatzerik dago? Beharbada, ez, baina ez dio ardura. Garrantzitsua da zure publikoarengana iristea, zeure baliabideak erabilita.

Sareetan sartzean, hau izan behar duzu argi eta garbi: egote hutsa ez da nahikoa. Zer lortu nahi duzun aztertu behar duzu, eta horren arabera, ekintza egokiak egin.

Oso garrantzitsua da baliagarritasuna aisiarekin edo dibertsioarekin konbinatzea, baina ondorioa zure negozioaren adierazgarria izan dadin, jendeak identifika zaitzan. Erabilgarritasuna eta dibertsioa konbinatzeko adibide ona Blendtec zuku-makinen enpresaren bideo ezagunak dira. Bideo horietan, zuku-makinek produktu mota oro xehatzen dute. Bideo batean, zuku-makina batek iPad bat xehatzen du. 200 dolar balio izan zuen bideoa egiteak, baina bost milioi pertsonak ikusi zuten hiru egunetan, eta salmentak % 20 handitu ziren. Hona hemen bideoa:

Alúa Outdoor: gizarte-sareak aprobetxatzea saltzeko

ALÚA Outdoor enpresa, mendi-kiroletarako materiala saltzen duena, Estatuko lehen enpresa izan zen 2.0 merkataritza elektronikoa erabiltzen; alegia, lehen on line denda ipini zuen gizarte-sareetan. Horrenbestez, 2010ean, bere Facebookeko (erabiltzaile gehien duen munduko gizarte-sareko) orrialdean txertatzen den denda bat sortu zuen. Haren bidez, erosketak egiteaz gain, lagunekin harremanak izan, produktuei buruz hitz egin edo aholkua eska diezaiekezu beste erabiltzaileei, gizarte-sarerik garrantzitsu eta hedatuenetik irten gabe.

Dagoeneko, F-commerce (Facebook commerce) esaten zaio merkataritza mota horri, eta alde on hauek ditu, besteak beste:

Salmenta-kanala bikoiztea: enpresaren webgunea eta Facebookeko webgunea. Saltzeko aukera bikoitza izango duzu!Kostuak aurreztea: Bi webguneak aldi berean eguneratzen dira, eta horri esker, dirua eta denbora aurrezten da.On line ospea hobetzea. Aplikazioa berritzailea da, ospea eta marka-irudia hobetu egiten dira.Integrazioa: Inoiz baino gertuago egongo zara zure xede-publikoarengandik, eta bezeroekin dituzun harremanek kalitate handiagoa dute.Bezeroekiko komunikazioa ahalbidetzea: merkatuak elkarrizketak dira. Erabiltzaileari entzun diezaiokezu Facebookeko dendaren bidez.Bi webguneen arteko sinergia: Enpresaren webguneak erabiltzaileak bidaltzen ditu Facebookeko webgunera, eta alderantziz.6 milioi erabiltzaile Facebooken, bezero potentzialak direnak.Gizarte-sarearen biralitatea aprobetxatzea: erabiltzaileek elkarren artean zabaltzen dute edukia. Egin zarata on line eta ospea sortuko duzu.

Gijon eta Carreñoko Merkatari Autonomoen Elkartea: sakelako telefonoari esker gehiago saltzea

Gijon eta Carreñoko Merkatari Elkarteak deskontu-kupoien plataforma jarri du martxan, elkarteari atxikitako 800 saltokiek bezero berriak erakar ditzaten, iPhone eta Android telefonoetara bidal daitezkeen eskaintzen bitartez.

Honetan datza sistema: hiriko saltoki txikiek produktuen eskaintzak sor ditzakete deskontu-kupoien bidez, eta hiriko biztanleek behera karga ditzakete kupoi horiek, sakelako telefonoetan instalatutako aplikazio erraz baten bidez.

Eskaintzak ordenatuta azaltzen dira sakelako telefonoen pantailan, bezeroaren eta eskaintza egiten duen saltokiaren arteko hurbiltasunaren arabera. Aplikazioak 1.500 kupoi ditu, eta haietako bat erabiltzeko, kontsumitzaileak telefonoaren pantaila erakutsi behar du sustapena duen dendan; ondoren, zuzenean aplikatuko zaio deskontua. Merkatariek kontrol-taula bat erabiltzen dute eskaintzak sortzeko eta zenbat pertsonak erabiltzen duten jakiteko.

Tresna horrek beste enpresa-ekimen global batzuk ditu oinarritzat: adibidez, Groupon. Horri esker, denda txikiek salmentak handitzeko aukera dute, smartphoneen potentziala erabiliz. Sistema irekia eta erraza lortu nahi izan da. Kontsumitzaileek ez dute izena eman behar kupoia erabili ahal izateko, hau da, ez dago inolako oztoporik kupoiak erabiltzerakoan.

 
eta gainera...

Euskadin eta Nafarroan zerga ordainketa nola geratzen den erreforma fiskalaren ondoren

Gehiago irakurri...
 

Deskontua, enpresan likidezia lortzeko formula

Gehiago irakurri...
 

Nola aurreztu prezio-konparatzaileei esker (lehen zatia)

Gehiago irakurri...
 

Nabigatzaile aldatzea, abantailak?

Gehiago irakurri...
 

marketing_euskera
atencion_publico_euskera2

nuestros_clientes2_e