Autonomoen kotizazioa 2012an
Horrenbestez, langile Autonomoek honako kotizazio-oinarri eta -tasa hauek izango dituzte:
1.- 47 urtetik beherako langileak (2012ko urtarrilaren 1ean)
• Gutxieneko kotizazio-oinarria: 850,20 euro hilean.
• Gehienezko kotizazio-oinarria: 3.262,40 euro hilean.
Zenbateko horiei % 29,80ko edo % 29,30eko tasa aplikatuko zaie lan-jardunari uzten dionerako babes-sisteman sartuta baldin badago autonomoa. Langile autonomoak ez baldin badu aldi baterako ezintasunari dagokion babesik, orduan tasa % 26,5ekoa izango da.
2.- 47 urteko langileak (2012ko urtarrilaren 1ean)
• 2011ko abenduan kotizazio-oinarria hileko 1.682,70 eurokoa edo gehiagokoa izan bada, lehen aipatutako oinarriak izango ditu aukeran.
• 2011ko abenduan kotizazio-oinarria hileko 1.682,70 euro baino gutxiagokoa izan bada, langileak ezingo du hileko 1.870,50 eurotik gorako oinarririk aukeratu; hori egin ahal izateko 2012ko ekainaren 30a baino lehen gauzatu beharko du aukera, eta urte bereko uztailaren 1etik aurrera izango da indarrean.
3.- 48 urteko edo gehiagoko langileak (2012ko urtarrilaren 1ean)
• Gutxieneko kotizazio-oinarria: 916,50 euro hilean.
• Gehienezko kotizazio-oinarria: 1.870,50 euro hilean.
Halaber, negozioaren titularra hil ondoren haren alargunak hartu badu ardura eta berrogeita bost urterekin edo gehiagorekin sartu bada langile autonomoen Erregimen Berezian, hileko 850,20 eta 1.870,50 euro arteko oinarria aukeratu beharko du.
Gainera, 50 urte bete aurretik Gizarte Segurantza sistemako edozein erregimenetan bost urtez edo gehiagoz kotizatu duten langile autonomoen kotizazio-oinarriak honako hauek izango dira:
• Egiaztatutako azken kotizazio-oinarria hileko 1.682,70 eurokoa edo gutxiagokoa izan bada, hileko 850,20 eta 1.870,50 euro arteko oinarria kotizatu beharko du.
• Egiaztatutako azken kotizazio-oinarria hileko 1.682,70 eurotik gorakoa izan bada, 850,20 euroren eta zenbateko hura gehi % 1aren arteko oinarria kotizatuko du; hileko 1.870,50 euro arteko oinarria aukeratu ahal izango du, horra iritsi ez bada.








