Erretiro-pentsioaren eta lan autonomoaren bateragarritasuna
Iaztik, norberaren konturako lana eta erretiro-pentsioa jasotzea bateragarriak dira, baldin eta lan autonomoak sortutako urteko diru-sarrerak ez badu LGSa gainditzen urteko konputuan. Halaber, ekonomia-jarduera autonomo horiek egiten dituztenak ez daude behartuta Gizarte Segurantzako prestazioengatik kotizatzera.
Era berean, kotizatzen ez duen lan horrek ez du eskubide berririk sortzen Gizarte Segurantzako prestazioei dagokienez.








