Kontsultategi
|
Datu-Babes-Legea Betetzea Duela urtebete baino gehixeago ile-apaindegi eta estetika-zentro bat ireki nuen Donostiako erdialdean. Negozioa abian jarri nuen unetik aurrera, bezeroei datuak eskatu eta ordenagailuan gorde izan ditut, bezeroen datu-base bat eduki eta, horrela, negozioari eransten dizkiodan zerbitzu berrien eta promozioen berri eman ahal izateko. Joan den astean Madrilgo prentsan irakurri dut nirearen antzeko negozio bati 6.000 euroko isuna jarri diotela, datuak babesteari buruzko araudia urratuz, bezeroei publizitatea igorri dielako. Zer egin behar dut halako isunak jasotzeko arriskurik ez izateko? (J.B., Gipuzkoa)
Faktura ordaingabea eskatzea Autonomoa naiz eta arazo ekonomikoak dituen enpresa batean azpikontratista-lanetan ari naiz. Azken garaian, 12.000 €-ko fakturak utzi dizkit ordaindu gabe. Erreklamatzen ahalegindu naiz baina ez diete nire eskakizunei erantzunik ematen. (E.E., Nafarroa)
Sozietate Kooperatibo Enpresa Txikia Langile autonomoa naiz eta uda ostean beste pertsona batekin elkartuko naiz. Sozietate Kooperatibo Enpresa Txikia forma juridikoa sortzea gomendatu digute. Zertan datza eta zer abantaila ditu? (M.N.A, Gipuzkoa).
Gaikuntza eta finantza zaintza Enpresan finantza-gaikuntzari eta –babesari buruzko SPRIren programa ezartzea gomendatu didate. Zertan datza zehazki? (I.O., Bizkaia)
Enpresaren eskualdaketa Saltoki bateko jabea naiz, hiru langile ditut kontratatuta eta zazpi hilabete falta zaizkit erretiroa hartzeko. Kalte-ordainen bat eman behar diet negozioa ixteagatik? Negozioa eskuz aldatzen badut, bada diru-laguntzarik? (D.A., Bizkaia)
Lehiaketa publikoei buruz informazioa Orain 3 urte SM bat sortu nuen beste bi bazkiderekin batera. Kirol eta sorospen zerbitzuak ematen ditugu, uretakoak nahiz lurrekoak, igerileku, gimnasio eta kiroldegietan. Orain arte enpresa pribatuekin aritu gara, baina udaletako lehiaketa publikoetan parte hartzen hasi nahi dugu. Non eskura dezakegu argitaratzen diren lehiaketei buruzko informazioa?. (T.C., Nafarroa).
|








